«Indarkeria matxistaren kontra aurreneko mobilizazio erraldoia izango da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 7a, 01:00

Estatu mailako mobilizazioa deitu dute gaur Ma­dril­en, indarkeria matxista guztien kontra. Estatu osoko emakume mugimenduek eta mugimendu feministek dei­tu dute martxa, eta As­tig­a­rragan, Harituzek bat egin du ekimenarekin. Martxari aho­tsa emateko asmoz, pren­tsaurrekoa eman zuen udaletxean, udal ordezkari guztien presentziarekin.

«Kontzientzia hartzea eskatzen dugu»
Politikoek duten borondate fal­­tari aurre egin, eta Madril­go kaleak hartzeko asmoz an­tolatu dute martxa: «politika firmeak eskatuko dizkiogu es­tatu espainiarrari, hezkun­tza, prebentzioa eta indarkeria ma­­txista jasan duten ema­kume­engan arreta jartzeko». Harituzeko or­dezkariek azaldu zutenez, kontzientzia har­tzea eska­tzen dute: «estatuaren ardura dela uste dugu, eta kontuan hartzea eskatzen dugu. Indarkeria matxistak eta emakumeenganako indarkeriak denon arazoak dira eta horretarako jendarte osoa mobilizatu behar dugu, mar­txa honetan parte hartzera deitu».
Probintziako plataformak Gi­puz­­koa A7 Indarkeria Ma­txis­taren Aurkako Martxa ize­­­na du, eta Astigarragako Hari­tuzek bat egin du honekin: «gure komunitatean osa­­tu genuen plataforma izan zen. Harituzek bat egin du, eta elkarrekin antolatu dugu Ma­drilen egingo den martxara joateko modua».

«20 urtean 1.378 emakume erail dituzte»
Harituzek gogoratu du, 1995­etik 1.378 emakume erail di­tuztela espainiar estatuan: «in­darkeria matxistaren on­dor­ioz hil dira. Aurten 70 ema­kume baino gehiago erail dituzte Espainian. Euskal Herrian ere, izan dira hilketak. Aurten 6 emakume hil dituzte, eta 3.200 denuntzia baino gehiago jaso dira.

«Astigarragatik 18 lagun aterako dira, autobusean»

«Gure borroka estatuaren ardura izatea eskatzen dugu»
Antolatzaileek eskatzen dute, borroka estatuaren ardura ere izatea: «Estanbuleko kon­­­­­be­ni­oa garatzea eskatzen dugu. Kon­promisoa hartzea es­k­atzen diogu Estatuari, in­darkeria ma­txistaren kontrako borro­ka­ren parte izatea, zentzu guztietan: preben­tzion, erreperazioan...».

«Aurreneko mobilizazio erraldoia izango da»
300 autobus aterako dira Es­ta­tu osotik, eta Astigarragatik ere aterako da bat, 18 lagunekin; goizaldeko 02:30­etan aterako da autobusa, Barandia­ran Pla­zatik: «aurreikuspen guztiak hautsiko dituen martxa izatea espero da. Indarkeria matxistaren aurka antolatzen den aurreneko martxa erraldoia izango da. Gainera, Europan ere, jarraipena izango du Parisen, Bruselasen, Dublinen... Mar­txa 12:00etan abiatuko da Osasun Ministeritzatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!