Loteria salgai, herriko hainbat elkartek

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 6a, 01:00

Gabonetako loteria salgai jarri dute hainbat elkartek. Elur Txorikoa elkartean bertan eskuratu daiteke; Errugbi Elkartekoa, Zintzarri, Kixkal, Rioja, Rufino, Bukoi, Pineda, On Bit, Antziola okindegian eta Landaren; PSE-EE alderdikoa, Elkano kaleko egoitzan; Atletismo Elkartekoa, Konde Kisokoan, Gunea garagardotegian eta atletismoko lokalean; Odol Emaileena, Portalondon; Txantxangorrikoa, elkartean, 09:00etatik 11:00etara; eta Goiz Eguzkikoa, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!