Azaroaren 9tik 15era Mendizale Astea antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Egunero, 19:30etan Biterin, hainbat bidaietako proiekzio eta hitzaldiak izango dira; ostiralean, argazki lehiaketako sariak banatuko dira; eta igandean, bazkide eguna ospatuko da.