Unai Agirre igandean, final laurdenetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 5a, 01:00

Final zortzirenetatik sailkatutako bost bertsolari ariko dira igandean Unai Agirre­rekin: Mikel Artola, Manu Goiogana, Oihana Iguaran, Beñat Lizaso eta Unai Men­dizabal. Agirrek, berriz, aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako estreineko saioa izango du.
Arratsaldeko 17:30etan ha­siko da Eskoriatzako kiroldegian, eta azken final laurdena izango da.

Finalaurrekoak, azaroaren 22tik aurrera
Igandeko saioaren ondoren, deskantsua izango da, eta finalaurrekoak hasiko dira, gero. 
Azaroaren 22an Zarautzen jokatuko da bat; Agin Laburuk kantatuko du bertan. Hu­rrena, azaroaren 29an izango da Tolosan, eta Beñat Ga­z­telumendi sailkatu da saio honetarako. Azkena, abenduaren 6an jokatuko da, Eibar­ko Astelenan.

Finala, aurreratuta
Azkenik, finala Donostiako Ilunben egingo da; hauteskundeak direla eta, abenduaren 19ra aurreratu da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!