Larunbatean hasi zen Binakako Txapelketa, eta Barrenetxea IV hernaniarra bikain hasi da; aurreneko lau puntuak lortu zituen, Ezkurra IIrekin, 35 eta 40 irabazita, Urriza eta Agirrezabala faboritoen kontra. Gaur bigarren partidua jokatuko dute bi bikoteek, 16:00etan Galarretan.
Aurreneko bi irabazleak, elkarren kontra
Guztira, lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan. Bigarren partiduan Urriza eta Agirrezabala ariko dira, Uterga eta Olazarren kontra. Hirugarrenean, berriz, Ezkurra II eta Barrenetxea IV ariko dira, Matxin III eta Ionen kontra. Azken hauek ere irabazi egin zuten lehengo larunbateko partidua, eta beraz, aurreneko lau puntuak lortu dituzten bi bikoteen arteko lehia ikusteko aukera izango da.
Gaurkoekin, Ligaxkako 15 partiduetatik 4, jokatuta egongo dira.
Gaurkoekin, Ligaxkako 4 partidu egongo dira jokatuta, eta beste 11 faltako dira finalerdietarako.
Jokatuko diren beste bi partiduak: Matxin VI-Labaka/Otaegi-Zubiri; eta goikoetxea V-Endika/Ansa II-Larrañaga.