Taldea indartzeko kide berri bila

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 6a, 01:00

Hernaniko Boleibol Taldea martxan dago. Hasierako Txapelketako bigarren partidua jokatu zuten larunbatean Donostiako Pio Barojan, eta 1 eta 3 irabazi zuten Mundaizen kontra; 25-16, 12-25, 25-27 eta 14-25. Talde hernaniarra Karla Rodriguezek eta Irati Larrañagak zuzentzen dute, eta 2002an eta 2003an jaiotako neskek osatzen dute; oraindik ere apuntatzeko aukera dagoela nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!