Zine saio batekin hasi zuten igandean azaroa, eta beste hainbat ekintza ere izango dira; asteartero, Gaztearteak, eta serigrafia tailerra antolatzeko ordutegiak jartzen ari dira Facebooken. Bestalde, bertso afaria, trikipoteo eta afaria, hitzaldiak, tailerrak eta zine saioak ere antolatu dituzte. Eta Bizilagunak ekimenarekin bat egin dute.
AZAROKO PROGRAMA
Azaroak 7: Euskal dantza tailerra, 16:00etan, Ttarlako lokalean.
Azaroak 14: Trikipoteoa eta afaria, 19:00etan Garinetik abiatuta.
Azaroak 15: En tierra de hombres pelikula, 19:00etan Gaztetxean.
Azaroak 20: Hitzaldia, 19:00etan Gaztetxean: Mexikoko egoera politiko eta soziala.
Azaroak 22: Bizilagunen brindisa, 12:00etan Plaza Berrin, eta bazkarien ondoren, 16:00etan, topaketak Gaztetxean.
Azaroak 28: Bertso afaria, 21:00etan Garinen. Sarrera: 15 euro. Adin txikikoek, 12 euro.
Azaroak 29: Eutsi! pelikula, 19:00etan Gaztetxean.
*Asteartero, Gaztearteak, 18:00etan Gaztetxean.
*Serigrafia tailerra. Ordutegia aukeratzeko, Facebook-en sartu.