Erakusketa ibiltaria, eskolaz eskola

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 4a, 01:00

Hernaniko Hezkuntza Pla­taformak erakusketa ibiltaria jarri du martxan, eskolaz eskola, aste honetan hasi eta abenduaren 24ra bitartean.
Erakusketa horretan bildu dira maiatzaren 9an egindako ekimeneko argazkiak, eta «ekimen hori egiteko arrazoiak gogoraraziko dira».

«Guraso eta herritarrei zuzendua dago, datozkigun erasoen aurrean inplikazioa bilatu asmoz»

Inplikazio bila
Plataformako kideen esanetan, «2015eko maiatzaren 9a izan zen gure hezkuntza propioa aldarrikatzeko eguna, eta, aldi berean, LOMCE legearen aurkako ekimena»; orduko argazkiak bildu dira erakusketan.
Era berean, 2015-2016 ikasturterako beste hainbat ekimen prestatu dituztela azaldu dute; urriaren 15ean elkarretaratzea egin zen Pla­zan, eta azaroaren 28an mobilizazio egun nazionala izango da. «Erakusketa guraso eta herritarrei zuzendua dago, datozkigun erasoen aurrean inplikazioa bilatu asmoz».

ERAKUSKETA: non eta noiz
Azaroak 2-6: Laubidietan.
Azaroak 9-11: Meaben.
Azaroak 12-13: Bidebietan.
Azaroak 16-20: Urumean.
Azaroak 23-27: Elizatxon.
Azaroak 30-Abenduak 4: Txirritan.
Abenduak 7-11: BHI Hernanin.
Abenduak 14-18: Haur Eskolan.
Abenduak 21-24: udaletxean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!