Hernaniko Ohorezko Mailako taldeak Getxoren aurka jokatuko du igandean, 12:00etan. Aurkari zuzena da Getxo Hernanirentzako, eta irabaztea klabea izan daiteke. Horregatik, animatzera joateko autobusa aterako da 10:00etan Biteritik. Izena emateko zerrenda Zintzarri tabernan dago, 10 eurotan.