Pasa den asteburuan 22 partiduetatik 12 galdu zituen Hernanik; alebin eta infantiletan gehienak. Baina garaipen inportanteak ere izan ziren: Ojuel eta Aizpitarte ohorezko mailako finalerdietarako sailkatu ziren; eta Ander Lopez seniorra, Urkizu eta Lizeaga aurreneko mailan, eta Agirre eta Arizmendi jubeniletan, finalerdietarako sailkatzeko punttuan daude, asteburu honetan irabaziz gero.