Arrieta eta Araizmendi txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 4a, 01:00

Maila bikaina erakutsi dute Hernaniko palistek Gipuz­koako Txapelketako aurreneko mailan: aspaldiko partez, irabazi egin diote Su Berri taldeari. Horrela, Arrieta eta Araizmendi izan ziren Gipuzkoako Txapelketako txapeldunak, larunbatean, Atano IIIan, 30 eta 16 irabazita.

Bigarren maila, indartuta
Bestalde, bigarren mailan gazte asko aritu da jokatzen, eta indartu egin da kategoria. Guztira, 8 taldek hartu dute parte txapelketan. Hernania­rrek lan fina egin dute kan­txara atera diren guztietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!