Irekita jarraitzen du epeak, etxeen alokairuak ordaintzeko dirulaguntza eskatzeko. Eskaerak egin edo informazioa lortzeko, Herritarren Harrera Zerbitzura edo www.hernani.eus. Dirulaguntza partida aurkezteko eman zen prentsaurrekoan eskaerak egiteko epe bat zehaztu zen, baina Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu den kontuan hartuta, eskaerak egiteko epea azaroaren 20ra luzatu da.