Odola eman edota organo donante egiteko aukera izango da gaur, 18:30etatik 20:30etara, anbulatorioan. Urrian, 52 lagunek eman zuten odola; 5 berriak izan ziren, eta 1 organo donante egin zen. Bestalde, Gabonetako Loteria Portalondon salgai daudela jakinarazi dute.