Bigarren urtez martxan jarri du Txantxangorri elkarteak Ehiza, Arrantza eta Tiro Argazki Lehiaketa.
Abenduaren 31ra arte zabalik dago epea, bertan parte hartzeko: gehienez ere, hiru argazki bidali daitezke, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa jarrita, info@txantxangorri.com helbide elektronikora. Argazkiak JPEG formatuan bidali behar dira.
Hiru kategoria
Parte hartzeko, ez da beharrezkoa elkarteko bazkide izatea; Euskal Herrian bizi den edonork hartu dezake parte. Hiru kategoria egongo dira: 14 urtera artekoa, 14 urtetik gorakoena, eta argazki herrikoienarena.
Argazkiak bidaltzean, bakoitzaren izenburua ere eman behar da. Bidaltzen diren argazki guztien gaiak, noski, ehiza, arrantza edota tiroarekin izan behar du zerikusia, baina gaiaren interpretazio librea onartuko da.
Informazio gehiago nahi duenak Txantxangorri Elkartera jo dezake, edo telefonoz deitu: 688 625 576.