Azaroa ere ekitaldiz gainezka dator Astigarragan, eta egun seinalatu horietako bat izango da datorren ostiralekoa. Azaroaren 13an Bertso Afaria antolatu dute Zipotza Elkartean, Agin Laburu eta Sustrai Colinarekin. Laburu Gipuzkoako Bertsolari txapelketan murgilduta dabil orain, eta aukera ederra izango da, herritik mugitu ere egin gabe, entzun eta gozatzeko.
Bertso afaria gaueko 21:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke Zipotzan bertan, 20 euroren truke.