Puntu bakarra, Amara Berriren kontra berdinduta

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 4a, 01:00


Bina berdindu zuen asteburuan Mundarro Petritegi taldeak, Amara Berriren kontra. Lehenengo zatian ez zuten euren jokorik onena erakusteko aukerarik izan, eta atsedenaldian 1-0 ziren, atzetik. Bigarren zatia ere aldapa gora hasi zen talde morearentzat, penaltiz, donostiarrak 2-0 aurreratu baitziren. Mundarrok ez zuen etsi, eta Oierrek egindako bi golei esker, berdinketa jarri zuten markagailuan. Orain, puntua baliagarri izateko, Añorgaren kontra nagusitu eta goiko postuei be­gira jartzea du helburu Mun­darrok; Zarkumendegin jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!