ASTIGARRAGAKO erakunde eta elkarteek berdintasunari buruzko formakuntza jaso dute azken hilabeteetan. Udaleko Berdintasun Sailak jarri zuen martxan egitasmoa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak bultzatzeko helburuarekin: «bilatu nahi da berdintasunaren printzipioa modu eraginkorrean aplikatzea».
«Egin diren bost saioekin bilatu dena da berdintasunaren printzipioa modu eraginkorrean aplikatzea»
Bost saio egin dituzte
Formakuntzan Astigarragako bederatzi elkarte eta erakundek hartu dute parte: Norberto Almandoz Musika Eskolak, Xaguxar Aisialdi Taldeak, Astigarragako Herri Eskolak, Ergobiko Jai Batzordeak, Mundarro elkarteak, Gazte Lekuak, Astigar Dantza Taldeak, Harituz Emakume taldeak eta Gazte Asanbladak. Guztira bost saio jaso dituzte, ekaina, iraila eta urrian. Eta formakuntza saioekin bukatuta, atzo bilera izan zuten: «orain helburua da, aurrerapausoak ematea Berdintasunaren alde lana egiteko».
Eskerrak, parte hartzaileei
Astigarragako Udaleko Berdintasun Sailetik eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten guztiei: «eskerrik asko adierazi duzuen konpromisoagatik». yy