Harpak eta oboeak goxatutako saioa, Udazkeneko bigarrena

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 3a, 01:00

Hernani’n Musik ekimenaren barruan, udazkenerako antolatutako bigarren kontzertua izan zen igande arratsaldean, Milagrosan. Espero baino jende gehiago gerturatu zen, eta aretoa bete zuten herritarrek, Itziar Lujambio oboe-joleak eta Francesca Roma­na Di Nicola harpa-joleak osatutako Duo L’incontro ikusteko. Okasiorako prestatutako errepertorio berezia interpretatu zuten, eta besteak beste, Vivaldi edota Hendel konpositore eta musikarien obrak jo zituzten. Publikoa gehiagorako gogoz gelditu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!