Azaroko programazioa prestatu dute, dagoeneko, Gazte Txokoan. Asteartetik igandera, beti izango da zerekin gozatu Gazte Txokoan.
Gaur bertan, errezeta liburua landuko dute, 17:20etan hasita. Bestalde, izenematea ireki dute larunbatean Txuri Urdin izotz jauregira patinatzera joateko. Hiru euro (bazkideek 2) eta autobuseko txartela ordaindu beharko ditu bakoitzak. Larunbatean 15:50etan jarri dute hitzordua, A1 autobus geltokian.
AZAROKO PROGRAMA
Azaroak 3-4: Gazte Txokorako errezeta liburua.
Azaroak 5: Pultsera tailerra.
Azaroak 6: Wii Sport (bideojokoa).
Azaroak 7: Txuri Urdinera irteera; 15:50etan, A1 autobus geltokian. (Izenematea aurretik, 3 eurotan; bazkideek, 2 euro).
Azaroak 8: Munduko sukaldaritza (Maroko).
Azaroak 10-11: Kirol poltsak josteko tailerra.
Azaroak 12: Tiesto tunning.
Azaroak 13: Giltzariak.
Azaroak 14: Futbol txapelketa, 16:30etan kiroldegian, 6garren eta DBH 1 eta 2 mailakoentzat.
Azaroak 15: Udazkeneko murala.
Azaroak 17-18: Dakizuna Egizu.
Azaroak 19: Jardineria.
Azaroak 20: Just Dance (bideojokoa).
Azaroak 21: Munduko sukaldaritza (Mazedonia).
Azaroak 22: Eskalada, Pio Barojan; 10:20etan G1 autobus geltokian. Izenematea azaroaren 10etik 19ra, 3 eurotan; bazkideek, 2.
Azaroak 24: Marrazki librea.
Azaroak 25: Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna.
Azaroak 26: Txapa tailerra.
Azaroak 27: Bingoa.
Azaroak 28: Aerorunba, doan, DBH 3 eta 4 mailakoentzat. 17:30-19:00, Ikusi ta Ikasi zentroan.
Azaroak 29: Bla bla.
*Astean zehar, 17:20etan hasiko dira ekintzak.