Zipotza elkartearen 30garren urteurrena ospatzeko hainbat ekintza izan dira bi astetan zehar eta gogotik gozatu dute haur nahiz helduek. Larunbatean, haur jolasak eta txokolatada izan ziren, besteak beste. Igandean, berriz, herri bazkaria egin zuten ospakizuna bukatzeko.