Bereziartua Sagardotegia Europako 9 sagardotegi onenen artean dago, espezializatua den Falstaff aldizkari alemanak egin duen rankinaren arabera. Aldizkari honek prestigio haundia du Alemania, Suitza eta Austrian, eta 45.000 degustazio baino gehiago egindakoa da; 1980an sortu zen.
Bereziartua da rankinean Estatutuko ordezkari bakarra, eta 100 puntutatik 89 jaso ditu; hala, bederatzi onenen artean, zortzigarren postua lortu du. Lorpena garrantzitsua da, gainera, arerio izan dituelako Europan hain estimatuak diren txanpain eta gas izaerako sagardoak.