«Udal Gobernu Batzordean gaude iritzia eman eta informazioa jasotzeko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 3a, 01:00

Birzkiklatze eta zaborrak bereiztearen inguruan duten jarrera garbi azaldu duela adierazi du Orain Hernanik prentsa ohar bidez. «Datozen belaunaldien etorkizuna eta ingurugiroa babesteko, ahalegin deserosoak egin behar dira batzuetan, baina kon­tzientziazio kontua besterik ez da. Hobekuntzak edo birzikla­tzea erraztuko duten sistema berriak bilatu beharko dira, baina beti ere, ingurugiro emaitzak berdindu edo hobe­tzeko, eta gu, talde guztiekin lan egiteko prest gaude».

«Udal Gobernu Batzordeko kide izatea oposizio guztiari proposatu zitzaion; PSE-EEk eta EAJ-PNVk ezezkoa eman zuten»

EAJ eta PSE-EEren ezezkoa
Lankidetza hori dela eta, Orain Hernanink azaldu du Udal Gobernu Batzordeko kide direla, «gure iritzia eman eta informazio zuzena jasotzeko aukera paregabea delako». Eta gehitu du: «Udal Gobernu Batzordeko kide izatea oposizio guztiari proposatu zi­tziaon; PSE-EEk eta EAJ-PNVk ezezkoa eman zuten, erabakitzeko ahalmenik izango ez zutelako. EAJ-PNVk eta PSE-EEk iraganari lotuta jarraitzen dute, etorkizuna hobetzeko loturak bilatu beharrean; gu, hor izango gara». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!