Bi zatitan banatuko du gaurko hitzaldia, Eneko Bidegainek. «Batetik, genozidioa zer den aztertuko dugu; hainbat definizio ezagutuko ditugu. Bestetik, hainbat gertakari errepasatuko ditugu. 800 urte luzetako errepasoa egingo dugu».
Irigoienen definizioak
Genozidioa zer den ulertzeko, Xabier Irujo historialariak bildutako definizioak aztertuko ditu Bidegainek. Ondoren, hainbat gertakari aztertuko ditu.
Frantziako Estatuan arreta
Errepasoan 800 urte hartuko ditu kontuan Bidegainek, baina bereziki, «Frantziako Estatuak egindako gauzetan» jarriko du arreta; Iraultzan eta Hirugarren Errepublikan. 36ko gerrako kontuak ere azalduko ditu.