Hernaniko Osasun eta Ongintza Patronatuak bi talde antolatzen ditu Goiz Eguzkin; Osasun eta Ongizate taldea, eta Memoria lantzeko taldea. Hauen bitartez aurre egin nahi zaie bakardadeak sortzen dituen arazoei.
«Egungo gizarte ereduak bultzatzen gaitu pertsonak gero eta indibidualagoak eta bakartiagoak izatera. Pertsona heldua bazara, bakardade hori areagotu egiten da, eta honek arazo desberdinak sortzen ditu: depresioa, antsietatea... Besteetan, adinak berak, memoria arazoak sortzen ditu».
Bost talde, aukeran
Zerbitzua Hernaniko Osasun eta Ongintza Patronatuak ematen du, Goiz Eguzki jubilatu etxean. Guztira, bost talde osatu dira dagoeneko.
Osasun eta Ongizate taldeak 3 dira; astearte eta asteazken goizetan elkartzen dira, eta gaztelaniaz izaten dira saioak.
Memoria lantzeko, berriz, bi talde elkartzen dira, astelehen arratsaldetan; bata, euskeraz aritzen da, eta bestea, gaztelaniaz.
Harremanak indartu, aisialdiaz gozatu eta memoria landu
Hainbat helburu dituzte bi talde hauek.
Batetik, Osasuna eta Ongizate Taldean, depresio eta antsietatearen sintomak lantzen dira: bakardadea, tristura, urduritasuna... Horretarako, komunikazioa eta harremanak indartzen dira, hainbat ariketaren bitartez. Bestetik, Memoria Lantzeko taldean, oroimena hobetzeko ariketak egiten dira.
Izenematea, Ongintzan
Taldeak martxan dauden arren, nahi duenak aukera dauka informazio gehiago eskatu edo apuntatzeko. Horretarako, Ongintza Patronatura jo behar da: 943 55 78 54/943 55 74 61/aaizkorreta@hernani.eus.