Leherketa baten ondorioz, sutea izan zen Bukaresteko diskoteka batean, eta gutxienez 29 lagun hil ziren. Beste 184 zaurituta daude, tartean hernaniar bat, 21 urtekoa, Erasmus programarekin dagoena bertan. Jakinarazi dutenez, ondo dago, baina ospitalean emango ditu egun batzuk, arriskuak saihesteko.