Hasiera bikaina Barrenetxeak, torneoari

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 2a, 01:00

Ezin hobeto hasi du Binakako Txapelketa Endika Barrenetxea hernaniarrak, Ezkurra IIrekin. Ezustekoa eman, eta 40-35 irabazi zieten Urriza eta Agi­rrezabalari, ligaxkako au­rre­­neko partiduan. Dominatzen hasi ziren Barrenetxea eta Ezkurra, eta 11-23 jarri ziren, baina buelta ematea lortu zuten gorriek, 31-29 jartzeko.
Azken zatian, ordea, lau tanto egin zituen Barre­ne­txeak sakez, eta hori izan zen garaipenaren klabea.
Txapelketako beste partiduan, Matxin IIIk eta Ionek ere ezustekoa eman zuten, Etxeberria IV eta Etxeberria IIIri irabazita (40-39).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!