Zazpi ikastaro eskaini ditu Hernaniko KZguneak, azaroan, eta horietako lau, gaur bertan hasiko dira. Zentroan emango dituzte oinarrizko interneti buruzkoa eta sare sozialak lantzea helburu duena. 30 ordukoa da aurrenekoa, azaroaren 20ra arte; eta 20 ordukoa sare sozialena, azaroaren 13ra arte.
Gaur hasiko diren beste bi kurtsoak, urruneko formazioaren bidez eskainiko ditu KZguneak, zentrora joan beharrik izan gabe. Lau astez izango da aukera, bi formazio horiek jasotzeko: internet bidez lana bilatzea, eta kudeaketa pertsonalerako Google aplikazioena.
Bestalde, jakinarazi dute, elkarteek aukera daukatela beraien web orriak doan sortzeko. Informazio gehiagorako, KZgunera joan.
Internet KZgunea kurtsoa
Azaroak 2-20, 11:00-13:00
30 ordu. Gazteleraz
Sare Sozialak 2.0
Azaroak 2-13; 16:00-18:00
20 ordu. Gazteleraz
Irudi kurtsoa
Azaroak 9-18, 09:00-11:00
16 ordu. Gazteleraz
Ofimatika kurtsoa
Azaroak 16-27, 16:00-18:00
20 ordu. Gazteleraz
Google Apps kurtsoa
Azaroak 23-aben. 4, 18:00-20:00
20 ordu. Euskeraz
Urruneko Formazioa
Internet bidez lana bilatzea
Azaroak 2-abenduak 2
4 aste. Gazteleraz
Kudeaketa pertsonalerako Google aplikazioak
Azaroak 2-abenduak 2
4 aste. Gazteleraz