Musikaz beteta dator azaroa, eta makina bat emanaldi izango dira hilabete osoan zehar, Santa Zeziliaren kontzertuetatik hasi eta Igelaren Banda taldearen saioraino. Baina beste hamaika kultur ekintza ere izango dira.
Antzerki zikloak beste hiru saio izango ditu, azaroaren 17, 18 eta 19an, eta hilabete honetan izango dira Mendizaleen Astea eta Pablo Lasa artisautza azoka ere.
Eta gaur bertan, erakusketa bat jarriko dute Biterin: Enpresa transnazionalak eta giza eskubideak. Berdintasun Sailak antolatu du, eta hilaren 13ra arte egongo da ikusgai.
Eneko Bidegainen hitzaldia, bihar
Bihar, berriz, hitzaldia antolatu du Hernani Errotzenek. Eneko Bidegain egongo da Biterin, 19:30etan: Konkistaren ondotik, genozidioa Euskal Herrian.
Kalez Kale Kantari berezia, hilabete honetan
Hilero bezala aterako dira kantuan, azaroaren 14an, Kalez Kale Kantarikoak. Baina saio berezia egingo dute oraingoan, 10garren urteurrena ospatzeko.
Eta hilabetea bukatu eta hurrengoa hasteko, beste zita garrantzitsu bat: Euskeraren Astea, azaroaren 28tik.
AZAROKO KULTUR AGENDA
6, 13, 20 Zinea eta inmigrazioa. Kultura arteko maitasuna: bikote mistoak. Amherrek antolatuta. Sandiusterrin, 19:00etan. Sarrera doan.
7 Kontzertua: Errenteriako Teilatu abesbatza eta Hernaniko Goiz Eguzki abesbatza. Milagrosan, 19:30etan.
9-13 Mendizaleen Astea. Mendiriz Mendi Elkartea. Biterin.
9-16 Zilegi eskola: Bertsolaritzaren hastapena. Gai-emailea: Iker Goñi Salaberria. Hernaniko AEKn, 09:30etatik 11:30etara. Euskeraz.
14 Bigarren Eskuko Azoka. Atsegindegin.
14 Kalez Kale Kantari berezia, X. urteurrena. Plaza Berrin, 12:00etan.
14 Erromeria. San Joan Konpartsa. 18:30-20:30.
14 Santa Zezilia kontzertua. Hernaniko Musika Banda. Milagrosan, 19:30etan.
19 Musikalean. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Kaleetan zehar, 17:00etan.
20 Santa Zezilia eguneko kontzertua eta diplomak banatzea. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Biterin, 18:30etan.
24 Dokumentala: Beltzean mintzo. Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasa. Dobera Euskara Elkartea. Biterin, 19:00etan. Sarrera doan.
24 Ipuin kontaketa. Lupe Lekuona. Biterin, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
27 Akordeoi entzunaldia. Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak. Milagrosan, 17:30etan.
28-abenduak 4 Euskara ari du Hernanin. Euskeraren astea.
29 XXXVI. Pablo Lasa artisautza azoka. Gabiltza taldea. Atsegindegin, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Hitzaldiak
3 Konkistaren ondotik, genozidioa Euskal Herrian. Hizlaria: Eneko Bidegain. Hernani Errotzenek antolatuta. Biterin, 19:30etan.
12 Kapitalaren kultura, salgaia Hiria denean. Hizlariak: Jule Goikoetxea eta Markel Ormazabal. Hernani Errotzenek antolatuta. Biterin, 19:30etan.
Literatur solasaldiak
11 Hay quien prefiere las ortigas, Junichiro Tanizaki. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal Liburutegian, 19:30etan.
17 Gerra txikia, Lander Garro. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Hernani’n Musik
26 Igelaren Banda. Biterin, 20:00etan. Sarrerak salgai, azaroaren 16tik aurrera.
Antzerki zikloa
17 Kreditua. Ttanttaka. Euskeraz. Biterin, 20:00.
18 Arrastoak. Dejabu panpin lorategia. Euskeraz. Biterin, 20:00etan.
19 Chihuahua cabaret. Teatro Mutante eta Pabellon 6. Biterin, 20:00etan.
*Hiru saioetarako sarrerak salgai egongo dira, azaroaren 9tik aurrera.
Erakusketak
2-13 Enpresa transnazionalak eta giza eskubideak. Berdintasun Saila. Biterin.
12-26 Argazki erakusketa. Mª Mamerta Agirre eta Xabier Arnaiz. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.
Gazte Txokoa
10-11 Kirol poltsak josi.
14 Futbol txapelketa.
22 Eskalatzera irteera. Pio Baroja kiroldegian.
28 Aerorunba. Ikusi Ta Ikasi.