Odol emaileek asteartean daukate azaroko zita, anbulatorioan, 18:30etatik 20:30etara. Urrian, 52 lagunek eman zuten odola, horietatik bost berriak, eta lagun bat egin zen organo donante. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiote Vinicola Guipuzcoanari, eta jakinarazi dute, odol emaileen loteria salgai dagoela Portalondon.