Duo L’Incontro bikotea, Milagrosan gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 1a, 01:00

Kontzertu berezia izango da gaur Milagrosa kaperan, Her­nani’n Musik egitasmoaren barruan: Duo L’Incontro bikoteak joko du, azaroko kultur ekintzei hasiera emateko. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da.
Bi instrumentu uztartuko ditu bikoteak: oboea jotzen ariko da Itziar Lujambio, eta harparekin Francesca Roma­na Di Nicola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!