Korrika batean hasi eta ziztuan igaro ziren festak!

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 1a, 01:00

Festarako gogoz zeuden Txantxillako auzotarrak, eta gozatu ederra hartu zuten atzo, egun osoko festarekin. Krosarekin hasi zuten jaia, eta Santa Barbara igo eta jaisten, Ibai Alba auzotarra izan zen azkarrena, eta Uxune Tena andoaindarra nagusitu zen nesketan.
Hortik aurrera, bata bestearen atzetik izan zituzten ekintzak: sagardo dastaketa, paellada, ipuin kontalaria, txapelketak, arima bihurrien kalejira... Ia konturatu gabe bukatu zitzaien eguna, ziztu bizian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!