Errefuxiatuen harrera antolatzeko, elkarlanean hasi ziren Hernaniko Udala eta herriko zenbait eragile: Eliza Ebanjelikoa, Eliza Katolikoa, Amher, Caritas eta Elikagai Bankua. Horrela, Errefuxiatuen Harrerarako Lan-Mahaia osatu zuten, eta lanean aritu dira helburu horrekin, azken asteotan.
Harrera hori, Euskal Autonomi Erkidego mailan antolatuko da azkenean, Eusko Jaurlaritzak, Elikagai Bankuak, ACNURek eta Gurutze Gorriak.
Egoeraren analisia, eta ematen ari diren pausoak
Edozein kasutan, lanean jarraitzea erabaki dute Lan-Mahaia osatzen duten eragileek, eta mahai-ingurua antolatu dute, gai horren inguruan: Asiloa eta errefuxiatuen krisialdia. Ostegunean izango da, arratsaldeko 19:00etan Biterin, eta Sos Arrazakeriako eta Gipuzkoa Solidarioko bi kidek eskainiko dute: Agustin Unzurrunzagak, Europan bizi den errefuxiatuen krisiari buruzko analisia egingo du; eta Gerardo Karrerek, Euskal Herrira iritsi daitezkeenak artatzeko ematen ari diren pausoak azalduko ditu.
Udalak eta elkarteek deia, hernaniar guztiei
Hernaniko Udalak eta herriko elkarte eta eragileek, gonbitea luzatu nahi izan diete hernaniar guztiei, ostegun honetako mahai-ingurura hurbildu eta bertan parte hartzeko.