Tiketak, urteurren bazkarirako

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 1a, 01:00

10garren urteurrena dela eta, saio berezia antolatu du Kalez Kale Kantarik, azaroaren 14an. Herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera, eta gogoratu dute, bazkaria ere egingo dutela. Txartelak salgai daude, 15 euroan, Oindi, Kide eta Depor tabernetan. Kontu korrontea ere zabaldu dute Euskadiko Kutxan, bazkarirako tiketak lortzeko: 3035 0025 87 0251198969. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!