Lore sorta ederrenak eskuratu zituzten atzo herritarrek, falta direnei eskaintza egiteko gaur. Santu Guztien Eguna da, eta hilerrira egingo dute hernaniarrek, beraien hildakoak gogoan izateko egun seinalatuan. Lorez eta kolorez beteko da hilerria gaur.
Hiru meza Hernanin, eta beste bat Ereñotzun
Mezetan ere gogoratuko dituzte falta direnak. Hiru meza izango dira Hernanin, jaiegunetako ordutegian: 09:00etan Agustinetan, 11:00etan Floridan, eta 12:00etan San Joan Bataiatzailea parrokian. Ereñotzun, berriz, 10:00etan izango da meza.
Hildakoen Egunean, beste bi
Bihar, berriz, Hildakoen Eguna izango da, eta beste bi meza emango dituzte: 09:00etan Agustinetan, eta 19:00etan San Joan Bataiatzailean.