Hilabetero bezala, zine foruma antolatu zuen Harituz elkarteak asteartean. Oraingo honetan, Loreak pelikula ikusteko aukera izan zen eta ondorenean, solasaldia egin zuten Jon Garaño zuzendaria bertan zela. Zuzendari astigartarrarekin izandako hizketaldia oso interesgarria izan zela azaldu diote Kronikari elkarteko kideek eta zine foruma benetan arrakastatsua izan zela. 40 lagun gerturatu ziren.