Goizutarren arteko finala, Gartzaronen

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Aizkorbe-Apezetxea eta Salaberria-Gaskue elkarren kontra ariko dira gaur, 16:00etan, Gartzarongo finalean, lehengo asteburuko partiduak irabazita. Bestalde, Goizuetan joko deportiboak jokatuko dira, eta alebinetako bigarren mailako Salaberria eta Apezetxea ariko dira Txalutakoen kontra, 11:00etan. Emaitzei dagokienez, Nafar Jokoetan irabazi egin zituzten partiduak Salaberria-Apezetxeak, Legarreta-Elizegik eta Aizkorbe-Apezetxeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!