Hitzaldia astelehenean, gazteen eta sare sozialen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Susana Manzanedok hitzaldia emanen du astelehenean, arratsaldeko 17:30etan Goizuetako Eskolako jantokian: Nola jartzen dira harremanetan gure seme-alabak? Bertan, sare sozialen berri emanen, eta gazteen harremanetan duten eragina aztertuko du. Goizuetako Guraso Elkarteak antolatu du, eta irekia da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!