Jentilbaratzetara bisita, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

San Martin egunaren bueltan antolatu dute Aranon, azaroaren 7ko eguna. 
Goizean bisita gidatua izanen da jentilbara­tzetara, eta arratsaldean, ar­keologia tailerra eginen dute. Iluntzeko 20:00etan, berriz, indarrak berreskuratzeko ohiko talo eta gaztain jatea izanen da.

Bisita gidatua, jentilbaratzetara
Goizeko 10:00etan jarri dute zita, jentilbaratzetara ibilaldia egiteko. Behin han direla, Suhar arkeologia elkarteko kideek egitura hauen inguruko azalpenak emanen dituzte. Era berean, Donostiako zahori, azti edo ur-bilatzaile bat izanen da, bere taldearekin batean.

Arratsaldean, arkeologia tailerra
Bazkalondorenean, 17:00ak in­guruan, arkeologia tailerra egi­nen da. Suhar elkarteko ar­ke­ologoek hainbat azalpen eman­en dituzte; besteak bes­te, sua egiten irakatsiko dute, ehizarako tresnak nola egiten ziren ere azalduko dute, edota kobazuloetako artearen tekniken berri emanen dute.

Eguna bukatzeko, tripa festa
Eguna borobiltzeko, berriz, urtero bezala, talo eta gaztain jatea izanen da, iluntzeko 20:00ak inguruan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!