Unai Santamariak eta Araitz Irazuk emaitza bikainak, Munduko Kopan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Skyrunningean, Unai Santamariak eta Araitz Irazuk Italian jokatu den Munduko Kopan hartu dute parte eta oso emaitza onak lortu dituzte. Santamaria hirugarren geratu da bere kategorian eta Irazu 17garrena, berean. 23 km egin zituzten korrika, 2.071 metroko desnibelarekin. Bi hernaniarrek lasterketa honetan parte hartzeko aukera izan dute Euskal Kopan sailkatu ostean (bost proba jokatuta). Santamaria bigarren geratu zen eta Irazu laugarren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!