Ur Mia elkartean sagardoa dastatzen ikasteko aukera izango da asteartean eta ostegunean, 19:30etan, Guillermo Castaños enologoaren laguntzarekin. Bertan eman behar da izena, aurretik.
Bestalde, larunbatean Leitzako Peru Harri museoa ezagutzeko aukera izango da Iñaki Perurenarekin. Astelehena da izena emateko azken eguna, Auzo Udalean. Prezioan sartzen dira autobusa, museorako sarrera eta bazkaria.