Bihotz eta biriketako larrialdiei nola aurre egin

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Donostiako erizaintza eskolako erizain talde batek ikastaroa emango du, bihotz eta biriketako larrialdi batean nola jokatu behar den ikasteko. Auzo Udalak interesgarria dela azaldu du, «Ereñotzu herritik 10 minutura kokatuta dagoen auzoa dela ikusirik». Gainera, auzoan desfibriladore bat jartzeko asmoa azaldu du.

Ordutegia aukeran
Ikastaroa bi egunetan emango da; bi orduko bi saiotan. Interesa dutenek Auzo Udalera deitu behar dute (943 55 10 00), eta nahiago duten ordutegia aukeratu: goizean, 10:00-12:00; arratsaldean, 15:00-17:00 edo 18:00-20:00; edo larunbatetan, 10:00-12:00 edo 11:00-13:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!