Urtero bezala, ez zuten hutsik egin herritarrek Santu Guztien Egunean, eta hilerrira jo zuten, hildako senide eta lagunei lore eskaintza egiteko. Goizetik gauera egon ziren batzuk, hildakoak beilatzen.
Gaurkoan, Arimen Egunean, berriz, Elizan gogoratuko dira haiekin, beste bi meza egingo baitituzte: goizeko 09:00etan, Agustinetan; eta arratsaldeko 19:00etan, San Joan Bataiatzailea parrokian.