Amara Berri aurrez aurre, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Azken porrota atzean utzi eta beste garaipen baten bila joango da Mundarro gaur, Martu­tenera. Amara Berri taldea izango du aurrez aurre, arra­tsaldeko 15:30etatik aurrera. Etxetik gertu jokatuko dute beraz moreek eta zaletuen laguntza gustora hartuko dute.

Dunboaren aurka, 1-2 galdu
Aurreko astean Dunboaren aurka jokatu zuten astigartarrek eta etxeko lehenengo porrota jaso zuten. Hain zuzen, 1-2 galdu zuten. Etxe­koek ondo hasi zuten partidua, baina irundarren gol goiztiarrak buruhauste latzak eragin zizkien. Buruarekin jokatu beharrean, bihotzarekin jokatu zuten. Bigarren zatian iritsi zen aurkarien bigarren gola eta Oierrek deskontuan sartu zuen etxekoen gola.
Mundarro 7garren postuan dago sei partidutatik hiru irabazita eta bat berdinduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!