Partidu garrantzitsua, Pozueloren aurka

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Etxeko hirugarren partidua jokatuko du gaur Hernanik eta aurrekoetan egin bezala, garaipena lortzea izango du helburu. Gainera, neurketa garran­tzitsua izango du. Pozuelo izango du aurrez aurre. Jaitsiera borrokatuko duen taldeetako bat izango da eta azken postuan dago momentu honetan. Beraz, garaipena lortzeak berebiziko garrantzia du Herna­nirentzat.
Norgehiagoka 15:00etatik aurrera jokatuko da, Landaren. Zaletuen babesa eta bultzada eskertuko ditu etxeko taldeak.

Loteria salgai
Aurten ere Gabonetako Loteria salgai jarri du Errugbi Elkarteak. Herriko hainbat taberna eta komertziotan dago salgai: Zintzarri, Kixkal, Rioja, Rufino, Bukoi, Pineda, On Bit, Antziola okindegia eta Lan­daren. 
Zenbakia, honakoa da: 83.821. Loteriaren prezioa, berriz, 5 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!