Zine foruma, abortuaren gaia lantzen duen pelikularekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Zine foruma antolatu du Harituz elkarteak, asteartean. Yo decido. El tren de la libertad pelikula izango da ikusgai. Asturiaseko emakume talde txiki baten mobilizazioaren kronika da. 2014 urtean, abortuaren eskubidea murrizteko lege aurreproiektuaren aurka mobilizatuko dira eta lortuko dute ehunka mila pertsona Madrilera trenez joatea eta bertan manifestazio jendetsua osatzea. 18:00etan izango da, kultur etxean, dohainik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!