Pasa den asteburuan Galdakaoko Eternal Running oztopo lasterketan hartu zuen parte Hernaniko Denontzat Kirol Elkarteak, eta emaitza ezinhobeak lortu zituzten. Aurrenekoak izan ziren bosteko eta hamarreko taldeetako sailkapenetan, eta sailkapen nagusian Ismael Serrano izan zen garaile.