Bailarako hilerrietan ere gogoan izango dituzte hildakoak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna izango da bihar eta ohi bezala, falta direnak gogora ekartzeko egun seinalatua. Urtero bezala, hildako senide eta lagunei lore eskaintza egingo diete askok eta askok, herriko hilerrietan. Lorez eta kolorez jantziko dira biharko egunez, kanposantuak.

Lore sortak eta zentroak
Santu Guztien Egunerako, gladioloak eta krabelinak erostea ohikoa da, baina gusto guztietarako aukera zabala izaten da egun hauetan lore dendetan. Lore sortak edota lore nahastuekin egindako zentroak jarri ohi dira. Azken hauek jartzeko joera ugaritzen ari da, izan ere, zentroek gehiago irauten dute.
Lore dendez gain, urtero bezala, Hernaniko udaletxeko arkupetan postuak jarriko dituzte gaur eta bihar.

Mezak, herri guztietan
Mezak ere izango dira egun hauetan, bailarako bost herrietan: Hernanin, Ereñotzun, Asti­ga­rragan, Aranon eta Goizue­tan. Santu Guztien Egune­an eta Hildakoen Egunean izango dira.

Hiru meza Hernanin, bihar
Biharko egunez, hiru meza izango dira Hernaniko elizetan, jaiegunetako ordutegian: 09:00etan, Agustinetan; 11:00e­tan, Floridan; eta 12:00etan, San Joan Bataiatzailea parrokian.
Astelehenean, Hildakoen Egunean, berriz, bi meza izango dira: 09:00etan Agustinetan eta 19:00etan San Joan Bataiatzailean.

Ereñotzun eta Aranon, bihar bakarrik
Ereñotzun bihar bakarrik izango da meza: 10:00etan. Eta Aranon ere bai: 10:00etan. Ondoren, kanposantura joango dira.

Astigarragan, bihar eta etzi
Astigarragan hiru meza izango dira bihar: 08:15etan, kapillan; 10:30etan meza nagusia elizan; eta 12:00etan kanposantuan.
Astelehenean, berriz, 11:00e­tan izango da kanposantuan.

Goizuetan, gaur ere bai
Goizuetan, errosarioa izango da gaur 18:00etan. Kanposan­tura joango dira ondoren eta meza ere izango da. Bihar, berriz, 12:00etan izango da meza eta astelehenean ordu berean, Magdalenako ermitan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!