Arima bihurrien festa, Hildakoen Egunaren bezperan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Goizean goiz hasiko da gaur festa Txantxilla auzoan. Santa Barbarara krosean, aurten ermitaraino igo be­harko dute partehar­tzaileek, baina gero izango da aukera indarrak berreskuratzeko, sagardo dastaketan, auzo bazkarian, txokolatadan edota sardina eta sahieski jatean (guztia, zeliakoentzako aproposa). Bestelako ekitaldiak ere izango dira, eta hernaniar guztiak daude gonbidatuta.

TXANTXILLAN GAUR:

10:O0 Diana Hernani Musika Eskolako txistulariekin.
10:25 Haurren krosa.
10:30 III. Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla krosa, ermitaraino.
11:00 Haurrentzako jolasak.
12:00 Sagardo dastaketa (Rufino, Bereziartua, Barkaiztegi, Lizeaga, Elutxeta, Oialume-Zar eta Altzueta) eta pintxoak.
12:30 Txupinazoa eta omenaldia Daniel Karrerari.
Ondoren Bertsolariak.
14:30 Auzo-bazkaria: paella.
Ondoren Kantu-bazkalostea,
Joana Ortegarekin.
16:30 Mus Txapelketa.
17:00 Toka txapelketa.
17:00 Ipuin kontaketa, Apaxiren eskuti.
18:00 Txokolatada Txantxilla kafetegiak egina, zeliakoentzat egokia.
18:30 Arimen kalejira, Hernaniko dultzaina taldekoekin.
19:30 Sardina eta saiheski jatea.
19:30 Erromeria Erokomerirekin.
22:30 Su artifizialak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!