Wukrorako laguntza eske, lehortea dela eta

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 31a, 01:00

Lehortearen ondorioak ja­sa­ten ari dira Kelte Awaelon, Wukroko landa zonaldean, uztailean eta abuztuan oso euri gutxi egin duela eta. Arazoari aurre egiteko, 16 ur tanke eskatu dizkio Wukro­ko gober­nu loka­lak Angel Ola­ra­ni, 16 komu­ni­ta­te kal­te­tue­nen­tzat ura edu­kitzeko. Guz­ti­ra, 25.000 euroko kos­tua dute tankeek, eta ho­rre­tarako, he­rri­tarren apor­ta­zioak eskatu ditu Olaranek.

Bi kontu korronte, diruz laguntzeko
Bi aukera jarri ditu Ola­ra­nek, aportazioak egite­ko. Ba­te­tik, Hernaniko Kutxa­­ban­ke­ko kontu ko­rron­te zenbakia: ES62 2095 5041 15 1061674080. Eta bestetik, Madrilgo Kutxa­ban­­keko kontu korrontea: ES32 2095 5041 11 1064373151. Olaranek berak jakina­razi du, diru horren zati bat aurre­ra­tu duela berak, «zuen kon­pro­misoan konfiantza izanda».
Jasotzen duten laguntza guztia, Kelte Awaeloko Admi­­nis­­tra­­zio­a­ri helaraziko diote. Gobernuak, bere aldetik, 40.000 euroko laguntza eman dio dagoeneko, eta baita janaria ere, bizilagun eta abereentzat.

«Uzta, espero baino bost aldiz txikiago izan da»
Lehortearen eraginez, uztak ere kalte larriak izan ditu Kelte Awaelon: «erein ziren 17.221 hektareatatik, 12.642 erre dira, eta soilik espero zen uztaren %20a lortu da», azaldu du Ola­ranek. Horren eraginez, 40.000-60.000 bizi­lagunek «laguntza urgentea» beharko dute jateko, datozen 9 hilabeteetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!