Ia 100 lagunen aurrean aurkeztu zuen Dobera Euskara Elkarteak, Biterin, bere Ipuin Faktoriaren bigarren lana: Chertat eta lehoia, Saharako ipuina. Asteazkenean izan zen hori, eta dagoeneko salgai dago ipuina, Doberaren bulegoan (Larramendi 11, behea). 15 euroan eskuratu daiteke, baina elkarteko bazkide direnek, deskontua izango dute: 12 eurokoa da prezioa, beraientzat.
Bestalde, oraindik argitalpenaren gastuak kubritu gabe daude, eta lagundu nahi izanez gero, aukera dago 30 euroko partizipazioak erosteko. Pasa bulegotik edo deitu: 943 33 27 99.